
2008-02-29 | 11:32:56
Ategorrietako frontoiak berritze lanak behar ditu
Xabier Rico
Otsailaren 27ko Irutxuloko Hitzan irakurri dut Antiguako pilotalekuan egiten ari diren mantenu lanak. Ategorrietako pilotalekuan ordea, ez da gauza bera gertatzen. Sareak eta paretak oso egoera txarrean daude. Urteak eta urteak pasa dira berritze lanak egin gabe. Sarearen zuloak eta paretaren zartadurak oso nabarmenak dira.
Frontisa marmolezkoa da, baina 50 edo 60 urtetan higadura handia jasan du. Hori dela eta pilota espero ez duzun edozein tokitara atera daiteke, frontis-paretaren zimurrak anitzak direlako.
Ategorrietako pilotalekuan zaletasun handia dago. Jende ugari ibiltzen da pilotan. Hemendik premiazko eskaera egiten diogu Udaletxeari berriztapen lanak lehenbailehen egiteko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Irutxuloko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.