
Liburu eta disko zahar eta aukerakoen azoka, gaurtik aurrera
Azoka
Guztira 43 postu izango dira Gipuzkoa plazan irailaren 21a arte, iaz baino bi gehiago.
erredakzioa
Aukerakoak, hau da, berriak baina deskatalogatuak daudenak eta zaharrak, 100 urte baino gehiago dituztenak. Askotariko gaiak eta aleak aurki daitezke Liburu eta disko zahar eta aukerakoen azokan. Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak dioenez, Donostian Mundu Gerra, Karlistadak, euskal gaiak eta gastronomia liburuak saltzen dira gehien. Bildumagileentzako argazki, postal eta kartelak ere salgai izan ohi dira.
Batzordearen ustez, azokak irakurzaletasuna bultzatu eta zabaltzeko balio du eta irakurleei liburuak merke erosteko aukera eskeintzen die, esaterako, euro batetik aurrera. Euskal Autonomia Erkidegoan biztanleriaren %57,4ak irakurtzeko ohitura du.
Hurrengo larunbatean, irailaren 13an, Lumar taldearekin liburu zaharren errestaurazio erakustaldia izango da.
############
FITXA
Lekua. Gipuzkoa plaza.
Noiz. Irailaren 21a arte.
Ordutegia. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan ordu erdi gehiago.
############
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.