Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Loiola
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-09-04;Gros Xake Taldea, Espainiako txapelketan. Iretza-Gros taldeak taldekako Espainiako Txapelketa jokatuko du Mallorcan talde indartsuen aurka.

Gros Xake Taldea, Espainiako txapelketan

Xakea

Iretza-Gros taldeak taldekako Espainiako Txapelketa jokatuko du Mallorcan talde indartsuen aurka.

erredakzioa

Ez du batere erraza izango Iretza-Gros Xake taldeak lehenengo postuetan bukatzea Espainiako Taldekako Xake Txapelketan. Mallorcan jokatzen ari da atzotik eta igandean bukatuko da lehiaketa hau.

Espainiako Ohorezko Mailan jokatzen duten donostiarrek kategoria honetako talderik indartsuenen aurka jokatuko dute egun hauetan. Europako txapelduna den Linex-Merida, Cajacanarias edo Sestao Naturgas taldeek donostiarren lana oso zail jarriko dute, guztiek jokalari bikainak dituztelako.

Gaur Europako txapeldunen aurka, Linex Meridaren aurka, jokatuko du Iretza-Grosek. Ostiralean Sestao Naturgas larunbatean Cajacanarias eta Igandean Marcote izango dituzte aurkari donostiarrek .

Talde sendoa du Grosek

Baina nahiz eta arerioak indartsuak izan, Grosekoek aurten talde bikaina dute. Munduko txapeldun izandako RustanKasimdzhanov, azken Munduko Txapelketan hirugarren izan zen Boris Gelfland eta Asiako txapelduna den Penxiang Zhangek jokatuko dute hiriko taldean. Etxekoen aldetik, Iñigo Argandoñak duen maila bikaina erakutsiko du Mallorcan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.