
Maria Zambrano plazako obrei ekingo diote laster
Loiolako Erribera
Errotonda nagusiaren ondoko plazan zuhaitzez inguratutako pasealekua egingo dute.
r. perez
Giuseppe Verdi plazari ekin zioten aurrena ¬plaza hori bukatuta dago¬. Santiagoko lanak hasi zituzten ondoren eta haren atzetik Jesus MariaAlkain plazakoak iritsi ziren ¬bi plaza horietako obrak ez dituzte oraindik bukatu¬. Hemendik gutxira, makinak Erriberako beste plaza batean sartuko dira, Maria Zambrano plazan hain zuzen ere. Iñigo Segurolaren Lur Paisajistak enpresak diseinatu du . Plaza Erriberako biribilgune handiaren ondoan dago eta Zorroaga pasealekura ematen du. Maria Zambrano (Malaga 1904-Madril 1995) batik bat entsegua eta pentsamendu politikoa landu zituen. Filosofia eta Letrak ikasi zuen Madrilen, eta besteak beste Xabier Zubiri donostiarra izan zuen irakasle eta 36ko Gerran, beste zenbait intelektualekin batera faxismoaren aurka egin zuen.
Haur jolasak eta zuhaitzez inguratutako pasabidea
Auzoko plaza gehienetan bezala Maria Zambranon haur jolasak izango dira. 504 metro karratu hartuko dituzte haur jolasek; bost eta zortzi urte bitarteko haurrentzat izango da guneetako bat eta bestea zortzi urtetik gorakoentzat.
Bestalde, zuhaitzez inguratutako pasealekua izango du plazak. Gereziondoa da, hain zuzen ere, aukeratu duten zuhaitza. Loretan dagoenean gereziondoa zuhaitz ikusgarria dela nabarmendu du Lur Paisajistak eta plazare n erdian itzala bermatuko duela gaineratu du. Plazaren txoko batean, bestalde, arrosen lorategia jarriko dute.
Plaza bi zatitan egingo dute. Aurrena etxeetatik gertueneko zatian esku hartuko dute; haur jolasak eta zuhaitzez inguratutako pasabidea egingo dute.
Arrosen lorategia, berriz, ez dute orain egingo; inguru horretan Gizarte Segurantzaren egoitza egin behar dute eta hura eraikitakoan ekingo diote arrosen lorategiari .
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.