Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Loiola
2008ko irailak 6, Larunbata

;2008-05-22;Loiolako araztegia, konponbidearen zain. Berrikuntzak egin eta zati bat estali duten arren, Loiolako ur araztegiari oraindik ere kiratsa dariola salatu dute hiritarrek.

Loiolako araztegia, konponbidearen zain

Kiratsa

Berrikuntzak egin eta zati bat estali duten arren, Loiolako ur araztegiari oraindik ere kiratsa dariola salatu dute hiritarrek.

erredakzioA

Loiolako ur araztegiak igortzen duen usain txarra apaltze aldera hartutako neurriek ez dute espero zuten emaitza izan.

Hainbat modifikazio tekniko egin eta azpiegituraren zati bat estali duten arren (736.389 euroko aurrekontua), kiratsak bere horretan dirauela salatu du Usain Txarrik Gabeko Araztegiaren aldeko Plataformak.

Añarbeko Urak SAko hainbat ordezkarik eta plataformako beste hainbat kidek eginiko bileran, Añarbeko Urak-eko presidente den Enrique Noainek berak kezka agertu du berrikuntzek izandako ondorio eskasen aurrean eta arazoa konpontzeko bere esku dagoen guztia egingo duela adierazi du.

Areagotzeko arriskua

Egun, Loiolako ur araztegira soilik Herrera aldeko (Errenteria, Pasaia, Altza, Intxaurrondo) eta Donostia erdialdeko ur zikinak iristen direla gogorarazi dute plataformakoek. Horregatik, etorkizunean, Hernanialdeko, Usurbilgo eta Lasarteko urak ere bertara bideratzen direnean, arazoak okerrera egin dezakeela jakinarazi dute.

Neurketak

Datozen asteetan beste bi neurketa olfatometriko egingo dituzte inguruan, 2006an buruturikoa baino sakonagoak AGASAk eta plataformak proposaturiko enpresa bana arduratuko dira berrikuntzen ostean usain txarraren isurketa zenbaterainokoa den neurtzeaz.

Zorroaga, Martutene, Txomin eta Loiola auzoetako herritarrek beste behin aldarrikatu dute airea eta hondakin-urak kontaktuan daudeneko prozedura guztiak estaltzeko beharra; «hori baita egun eraikitzen diren ur araztegi urbano guztiek betetzen duten baldintza».

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.