
San Isidro eguna ospatu dute Loiolan
LOIOLA Aspaldiko ohitura da Loiolan San Isidro Eguna, baserritarren eguna ospatzea. Atzo Loiola, Martutene eta inguruko auzoetako 26 bat baserritar elkartu ziren. Lehenik, hamaiketakoa egin zuten Loiolatarra elkartearen egoitza berrian. Anjel Mari Peñagarikanok eta Jexus Mari Irazuk girotu zuten hamaiketakoa hainbat bertsorekin. San Isidro eta elkartearen egoitza berria izan zituzten hizpide bi bertsolariek, besteak beste. Ondoren, jatetxe batera joan ziren denak bazkaltzera, Peñagarikano eta Irazu lagun . Joxe Aierbek antolatu ohi du urtero bazkaria San Isidro egunean, eta pozik zegoen atzo, aurreko urteetan baino baserritar gehiago elkartu zirelako.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.