
Loiolako Erriberan supermerkatua egiteko baimenari ezetz esan dio EB-Aralarrek
Udala
Loiolako Erriberako supermerkatua Moneok diseinatu duen elizaren azpian egingo dute.
erredakzioa
Loiolako Erriberako elizaren azpian supermerkatua egingo dute eta Udal Gobernuak, PSE-EEren botoekin bakarrik, supermerkatua egiteko baimena eman zuen atzo. EB-Aralarrek hasieratik agertu du bertan supermerkatua egitearen aurkako jarrera eta oraingoan ere, ez dio baimena emateko erabakiari oniritzia eman.
Eliza dagoen lursaila diru-irabazirik izango ez duten ekimenetarako zegoen hasiera batean bideratuta. Aurreko agintaldian, ordea, Udalbatzak lursail hauen funtzioa aldatzea adostu zuen. Aldaketa horren bidez, lursail horretan diru etekina aterako duten ekimenek ¬supermerkatu bat esaterako¬ bertan jartzeko aukera dute.
Aurreko agintaldian, Loiolako Erriberako lursailaren funtzio aldaketa onartzeko orduan, ezezko botoa eman zuen EBk eta orain ere, supermerkatua egiteko baimena ematerako garaian, udal taldeak ezetza eman du.
«Elizaren azpian supermerkatua jarriz Donostiako Elizbarrutian modu eztabaidagarrian finantzatu nahi du eliza berria», zehaztu du Duñike Agirrezabalaga EB-Aralarren bozeramaileak. Udal taldeak «ez elizari ez beste inori» ez dizkiola hirigintza mesede egingo adierazi du Agirrezabalagak.
Udal taldeen jarreraren arrazoia ezagutu nahi du EBk
PSE-EEk, PPk, EAJk eta EAk eman diote bertan supermerkatua egiteari baiezkoa eta EB-Aralarrek udal taldeek hartutako jarreraren arrazoia ezagutu nahi du.
Era berean, udal talde askori laikotasuna onartu eta Elizaren eta botere publikoen arteko bereizketa egiteko «asko» falta zaiela kritikatu du EB-Aralarren bozeramaileak.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.